.

Gure bezeroek egiten duten lana ulertu nahi dugu komunikazioko aliatuak izateko. Hurbiltasunez eta gardentasun osoz jokatzen dugu.

Bezero bakoitzarentzat era pertsonalizatuan sortu eta diseinatzen dugu, benetako premiak aztertuta.

Komunikazio-estrategiak

Enpresei eskaintzen diegun zerbitzu integral bat da, publizitate eta diseinuko profesionalen laguntza behar dutenean marketin- edo merkataritza-plana abian jartzeko. Estrategia bezeroarekin batera zehazten dugu, eta horri jarraituz, helburuak lortzen lagunduko duten komunikazio-ekintzak sortu eta gauzatzen ditugu.

Identitate korporatiboa

Markak sortzen ditugu eta bezeroak produktuak edo zerbitzuak saltzeko behar duen material korporatiboa diseinatzen dugu, enpresaren balioak adierazten dituen irudi koherente bat erabiliz. Hau guztia ere sortzen dugu: papergintza korporatiboa (txartelak, gutun-azalak, gutunak, karpetak...), produktuen katalogoak, sustapen-liburuxkak, web-orriak, ikus-entzunezko materiala...

Diseinu grafikoa eta digitala

Edukia sortzen dugu kanpainetarako, ekitaldietarako edo ekintza zehatzetarako. Eskarmentu handia dugu inprimaketaren munduan, eta horrek ziurtatzen du lan bakoitza behar bezala diseinatu eta prestatzen dugula. Halaber, inprimatze-lanak ere kudeatzen ditugu, amaierako produktua kalitate onekoa dela ziurtatzeko. Lan bakoitza bezeroak zehaztutako eran bidaltzen dugu.

Publizitate-kanpainak

Kanpainak sortzen ditugunean, lan egiten dugu bezero bakoitzaren marketin- eta merkataritza-helburuak betetzen laguntzeko moduan. Ekintza grafikoak eta digitalak konbinatzen ditugu, eta beti dira koherenteak enpresaren irudiarekin eta balioekin.

Web-orrien garapena

Web-orrietako edukiak sortzen ditugu, izan proiektu berri batekin hasteko izan eguneratu gabe dagoen web-orri bati berriz forma emateko. Bezeroarekin harreman estua izaten dugu web-orri bakoitzaren ezaugarriak zehazteko eta web-orria bera garatzeko.

Sare sozialak

Sektorea goraldian dago, eta gaur egun, bezero bakoitzak ikusgai jartzen duen edukia goitik behera kudeatzen eta antolatzen dugu. Gainera, emaitzei buruzko txostenak prestatzen ditugu hilero.

Close Menu

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies